Zaharkituta dagoen nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

Gure bisitariei esperientziarik onena eskaini nahian, puntako garapen teknikak erabiltzen ditugu eta hauek, nabigatzaile moderno baten beharra daukate. Webgune hau ikusteko, mesedez, Google Chrome, Mozilla Firefox, Internet Explorer 11 edo berriagoa erabili. Eskerrik asko.

Hurrengo kategoriako ekitaldiak:
Hurrengo kokapenetan gertatzen diren ekitaldiak:
Iragazteko irizpidea: Data
Ekitaldiak Data guztiak
Hurrengo kategoriako ekitaldiak:
Hurrengo kokapenetan gertatzen diren ekitaldiak:
Data Kategoria Kokapenak

Mass Tourism - Erakusketa

Argazki erakusketa

Mass Tourism bildumaren bitartez, Marc Javierre-Kohan-ek ikuslea norbere turista egoeraren mende jartzen du, bai eta espazio publikoaren eta etxebizitza turistikoen kontsumitzaile egoeraren mende ere. Hala, jarrera horiek gentrifikazio prozesu larriak eragiten dituztela erakusten du, eta auzo eta hirietako ehun sozialak eta pertsonen sareak suntsitzen dituztela.

Terminus - Erakusketa

Nafarroako Unibertsitateko gradu amaierako proiektuen erakusketa

Ezagutu ezazu arkitekturaren sormen prozesua “TERMINUS” erakusketaren bidez. Arkitekto berrien paisaia da, guztiak ere Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan graduatuak eta mundu hobe bat proiektatzea helburu dutenak. 2017-2018 ikasturteko gradu amaierako proiekturik onenen erakusketa da. TERMINUS amaiera eta hasiera da. Ikasketen amaiera eta garai berri baten hasiera, zeinetan mundu hobeak irudikatzeko gaitasunak aukera amaigabeak irekitzen dituen.
Ordutegia: 9:00 – 14:00

“Bajo el cielo del Kalahari” - Erakusketa

“Bajo El Cielo del Kalahari” erakusketak “PARTY” proiektua aurkeztuko du (Participatory Tools for Human Development with the Youth). “PARTY”-ren helburua da gazteen langabeziari lotutako arazoak konpontzen laguntzea garapen bidean dauden herrialdeetan, eta gizakiaren garapenerako erreminta parte hartzaileak sortuz egin nahi dute hori.

Industries & Design 2018

Berrikuntzarako lurralde berriak

Hyperdesign kontzeptuarekin lerrokatuta, Industries & Design jardunaldiaren edizio berri honek enpresen berrikuntzari laguntzen dioten mugaldeko eremuak, diziplinak eta tresnak aztertzen ditu estatuko eta nazioarteko kasu praktikoetan oinarrituz.

Biziago - Erakusketa

Biziago student edizioa!: Alde Zaharrean hutsik dauden merkataritza lokalak suspertzeko II. Diseinu Lehiaketa.

Bilboko Udalak eta Bizkaiko Barne Dekoratzaileen eta Diseinatzaileen Elkargo Ofizialak sustatzen du eta Gasteizko I.D Arte barne diseinuko ikasleentzat da. Alde Zaharreko bederatzi lokaletarako interiorismo-proposamenak aurkeztuko dituzte. Jendeak eta epaimahai profesional batek proposamen irabazlea hautatuko dute.

HYPERDESIGN- Erakusketa

Diseinuaren mugak zabaldu

Hyperdesign kontzeptua da BBDW18ren gaia. Kontzeptu honek adierazi nahi duena ikusarazteko xedez, erakusketa bat prestatu da, eta bederatzi artista eta diseinatzaileren obra biltzen da bertan; haien guztien lana diziplina, lengoaia eta teknologien arteko mugaldeko eremu horietan mugitzen da.

Giza Eskubideei Begira - Erakusketa

Diseinu grafikoko erakusketa

Erakusketa honen bidez, UPV/EHUk eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiak, EIDEren laguntzarekin, bat egin dute Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 70. urteurreneko ospakizunarekin. Hogeita hamar diseinatzaile batu dira 30 giza eskubideei buruzko kartel banatan irudikatutako “ikuspegien” proiektu kolektiboan.

FIG BILBAO. Zazpigarren edizioa.

Paper gaineko Artearen eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Topaketa estanparen munduko artista eta galeristekin. Osteguna, hilak 15, Artea eta Enpresa topaketa. Ostirala, hilak 16, Artea eta Emakumea; Ouka Leele, artista gonbidatua. FIG Night. Zuzeneko grabatu erakustaldiak. Haurrentzako tailerrak.

La recomposición Abad - Erakusketa

Erakusketa

Abad familia euskal diseinuaren erreferente izan da 50 urtean zehar.
Iker eta Jon Abadek tradizio hori sakonki birmoldatzeko ardura izan dute.
Haien altzariek gaur egungo balioak txertatzen dizkiete balio klasikoei: tokikotasuna, jasangarritasuna, erabiltzailea…
Ordutegia: 11:30 – 12:30 / 17:00 – 20:00

Cities&Design 2018

Hiriko agertoki berriak, lotura berriak

Bizi garen tokia leku komun bat den heinean, elkarlanean eta sormenarekin diseinatu behar da, eta jakintzaren askotariko diziplinak nahastu behar dira, hibridazio horretatik bizitoki izan nahi dugun hiria eraikiko duten ideiak sor daitezen. Izaskun Chinchilla eta Juan Sádaba arkitektoak hizlariak izango dira.

BBDW18 Opening Party

BBDW18 Opening Party

“Hyperdesign – Diseinuaren mugak zabaldu” erakusketa zabalduko dela-eta, BBDW18 honetan parte hartutako pertsona guztiak jai giroan batu nahi dira aurtengo edizioari hasiera emateko.

SELECTED'18

European Inspiration from Bilbao Bizkaia

Profesionalentzako, ikasleentzako eta diseinuaren diziplina guztietako irakasle taldeentzako topaleku bat, non hitzaldi inspiratzaile ugariz betetako eskaintza batez gozatu ahal izango duten. Estatuko zein nazioarteko sortzaile garrantzitsuak izango dira bertan.

Buruak leher egingo die! Zer nahi dugu gure seme-alabek ikustea telebistan?

Kontsumo eta alfabetizazio mediatikoko ohitura berriak

Mahai-inguru baten bidez gizartearen hainbat eremutatik erantzuna ematen ahaleginduko gara haurrei zuzendutako telebista ekoizpeneko eskaleta diseinatzean sortzen zaizkigun zalantza profesionalei.

Diseinua animazio-zinemaren eta bideo-jokoen protagonista

Bideo-jokoak eta animazioak diseinatzeko sormen-prozesuak deskribatzea, hasierako ideiatik azken eduki digitaleraino.

Design Kalea 1.0

Hiriaren eta diseinuaren arteko topaketen ibilbide gidatua

Design Kalea 1.0 hiriari aplikatutako diseinuko profesionalek gidatutako ibilbide bat da. Bilbon zehar egingo da, eta hainbat adierazpenen bidez diseinuaren, hiriaren eta pertsonaren arteko harremana erakutsiko du. DK1.0 lankidetzako diseinu prozesu baten emaitza da, eta orain herritarren parte-hartzearen beharra dauka. Iraupena: 2 ordu (12:00-14:00)

Liburu objektua - Familientzako tailerra

Arkitektura, literatura, marrazketa eta diseinua lantzen dituen familientzako jolas tailerra. Liburu bat egiten dugunean, eraikitzen ari gara? Ba al dago arkitekturarik liburu batean? Idazten ari garenean, marrazten ari gara? Tailer honetan pertsona bakoitzak bere liburu propioa egin dezan nahi dugu.

Eguzkia marraztu - Familientzako tailerra

Jolasaren bitartez gure jakin-min naturala estimulatzen, esploratzen eta ikasten dugu; bestalde, ondo pasatzen ahalegintzen gara. Bruno Munari-ren irakaspenen bidez pixka bat gehiago ezagutuko dugu eguzkia, eta irudikatzeko askotariko aukerak probatuko ditugu; izan ere, egunak argitzen duenean eguzkiak kolore batzuk ditu, baina ezkutatzen denean, aldiz, beste batzuk. Itzalekin eta geometriarekin poetikoki jolasten dugu.

Papera betetzen

Hitzaldia Katsumi Komagata-rekin, Yolanda Mosquerarekin eta Euskal Irudigileak-ekin.

Ilustratzaileek, editoreek eta elkarte profesionalek gaur egungo edizio munduan duten paperaz hitz egingo dugu.

Scribble Machines - Umeentzako tailerra

“Robot artistak” sortzea

Modu pertsonalean egindako egitura bati moldatutako motor txiki baten bitartez “robot artistak” sortzeko tailerra. Ondoren, sormen-lanak guztiok batera marrazki bat sortzeko erabiliko dira.

Bigarren ezustekoa

Tailerra Katsumi Komagata-rekin

Espero ez dugun zerbait gertatzen deneko sentsazioa edo emozioa. Aurreikusi gabeko edo espero gabeko ekitaldi bat.

Soinu-marrazkiak - Gazteentzako tailerra

“Arkatz ohiularia” sortzea

Tailerrean gailu elektroniko bat fabrikatuko da xaflan egindako soldaduraren bitartez. Gero, arkatz bati konektatzean soinuak egingo ditu marrazterakoan.

Professional Breakfast

Proiektuak hobeto borobiltzeko sistema edo material eraikitzaileei buruzko gomendio profesionalak eta prestakuntzako gomendioak

Co-Create

“Ez dago irtenbiderik, gaur egungo garaiek elkarreragina, elkarlana eta gardentasuna behar dute”. _TheCoCreators

Nola txertatu gure erakundeetan erabiltzaileei gurekin batera etorkizuna diseinatzea ahalbidetuko dieten prozesuak? Profesionalentzako eta erakundeentzako gero eta handiagoa den erronka, hitzaldiz, kasu praktikoen azalpenez eta metodo eta dinamiken esperimentazioz betetako jardunaldi batean zehar aztertuko duguna.

Berrikuntzarako diseinua Afrikan

“PARTY” proiektuaren aurkezpena (Participatory Tools for Human Development with the Youth). Horizonte 2020 Europako programak zati baten finantzatu du proiektua. Prozesu parte hartzaileak eta zerbitzuak diseinatzeko erreminten bidez Hegoafrikan eta Namibian gizakien garapena bultzatzeko proiektua.

EIDE DESIGN DAY 2018

Open Studio Bilbao Getxo

Open Studio Bilbao Getxo EIDE DESIGN DAY 2018 ekimenaren barneko jarduera da. Bilbo eta Getxoko diseinu-estudioak ezagutzeko ate irekien jardunaldi bat da. Zenbait ibilbide egingo dira egun batzuetan, eta estudio laguntzaileek, aldi berean, bisitetarako ekintzak antolatuko dituzte.

Kultura eta sormen industrien gamifikazio teknologiak

Teknologia aplikatzeko inguruneen aurkezpena

BasquegameLAB ekimenean parte hartzen duten enpresek gamifikazio teknologiak eta bideojokoak aplikatzeko hainbat inguruneren aurkeztuko dituzte. Horren ostean, laborategiko instalazioak bisitatuko dira.

LADIES, WINE & DESIGN _ Bilbao

Open doors meeting. Paparra ateraz!

Ikuspuntu feminista batetik emakume sortzaileentzako inspirazio iturri izatea, mentore lanetan aritzea eta haien lana babestea helburu duen mundu mailako mugimendu bat ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu. Hainbat hitzaldi izango dira, baita GUZTIONTZAKO ardoa ere.

Sustainable Fashion Now - Hitzaldia + Tailerra

Moda jasangarriaren etorkizuna

BIAAF-ek eta British Councilek indarrak batu dituzte “#Sustainable Fashion Now”-ren hurrengo edizioa egiteko, moda jasangarriaren prestakuntza eta profesionalizatze bultzatzeko ekimen bat da. Industria arloko izen ospetsuek parte hartuko dute.

Design Faktoria 2018

Designing for the digital era

Digitalizazioak diseinuarentzako jarduketa eremu berri bat zabaltzen du. Elkarri eragiteko diseinua eta zerbitzuen diseinua bezalako diziplinak konbinatuta aplikatzeak egiteko estrategikoa betetzen du aurreratutako erabiltzailearen esperientzia berriak garatzeko orduan. Design Faktoria 2018k honakoa aurkezten du: diseinu digitalaren eta erabiltzailearen esperientziaren arloan dabiltzan diseinu arloko profesionalen lau hitzaldi.

Joeren tailerra

Joerak proiektu bihurtzea

Joerak proposamen konkretu bihurtzen ikasteko tailer praktiko bat (barne-diseinua, produktua…)

INDUS_MAKER

Diseinu eta teknologia irekiak baliatuz ekoizteko eta fabrikatzeko era berriak.

Diseinu eta teknologia irekiek manufaktura-industria tradizionaletan izan ditzaketen onurak eta eragina (makerspaces, fablabs eta hackerspaces-etatik sortutakoak bereziki). Makers espazioek hirian eta enpresa-ehunean duten eragina aztertuko dugu.

Vidrala MasterGlass Design Contest

Hitzaldiak, sari-banaketa eta datorren edizioaren aurkezpena.

Quim Larrearen eta Jon Abaden hitzaldiak, Vidrala Sarien hirugarren edizioko banaketa-ekitaldia eta IV Vidrala MasterGlass Design Contesten aurkezpena.

EIDE DESIGN DAY 2018

Portfolio night

Portfolio Night EIDE DESIGN DAY 2018 ekimenaren barneko ekitaldi bat da, ikasle eta gazte diseinatzaileentzat pentsatuta dago (produktuaren diseinua, grafikoa, espazioak, zerbitzuak…), eta helburu hauek ditu: beren portfolioak baloratzea, zalantzak argitzea, orientatzea eta lan merkatuan sartzen laguntzea.

EIDE DESIGN DAY

Itxierako jaia

EIDE DESIGN DAY 2018 ekimenaren barneko jardueren ondoren, —Open Studio Bilbao Getxo,VIDRALA DESIGN CONTEST 2018 sari banaketa eta Portfolio Night—, koktel bat egingo da, jai giroan, EIDEko bazkide guztiekin eta jardueretan parte hartutako pertsona guztiekin.

Urbanbat jaialdia

Instanteko hiriak

Gizarte berrikuntzari eta hirigintzari buruzko jaialdiaren edizio honen gaia ekitaldi handien fenomenoa izango da, eta horrek hiri plangintza estrategiarekin duen lotura eta tokiko kultura, paisaian eta ekonomian duen eragina.

Professional Breakfast

Proiektuak hobeto borobiltzeko sistema edo material eraikitzaileei buruzko gomendio profesionalak eta prestakuntzako gomendioak.

MC Connected #1 – Neomaterialak: jasangarritasuna eta errendimendu handia

Ekonomia zirkularrean produktu hobeak diseinatzeko materialak.

Hainbat diziplinatako profesionalen arteko topaketa eta prestakuntza saioa. Saio horren bitartez, material berriek produktuen errendimendua edo portaera hobetzeko eta jasangarritasunari eta ekonomia zirkularrari laguntzeko duten potentzial handia erakutsiko da.

Sormen industriaren sektoreko talentuaren inguruko elkarrizketak

Profil profesional berriak, enplegu aukerak

Sormen industriaren sektoreko enplegu aukerei eta epe ertainean eta luzean beharko diren profil profesionalei buruzko mahai-ingurua.

Gaileta fabrika baten iragana, oraina eta etorkizuna

Ezagutu Espacio Open, Zorrotzaurreko sormenaren uharteko lekurik bisitatuena

Espacio Open gizarte eta sormen proiektuen azeleragailu bat da, eta artearen, diseinuaren, teknologiaren eta gizartearen alorren arteko elkargunean lan egiten du. Ezagutu itzazu Fab Lab Bilbao, Open Your Ganbara eta Maker Faire bezalako proiektuen aterpe diren 2.000 metro koadroko instalazioak.

Prestakuntza-espazioen diseinua

Jornada de charlas sobre diseño de espacios para actividades formativas

Arkitektoen, diseinatzaileen eta trebatzaileen hiru hitzaldi-saio, prozesu eta metodologia pedagogikoak garatzeko espazioen diseinuaren esparruko haien esperientziei buruzkoak (Jesús Arrecubieta, Ricardo Ruiz, Josu Iriarte eta Fernanda Lima).

Hyperdesign erakusketa - Elkarrizketak

Artearen eta diseinuaren arteko elkarrizketak

“Hyperdesign. Diseinuaren mugak zabaltzen” erakusketa dela eta, hilaren 21ean (asteazkena) bertan parte hartu duten zenbait artista eta diseinatzailek ikusleekin hitz egingo dute beren lanari buruz eta diziplinen, lengoaien eta teknologien arteko mugei buruz. Hain zuzen, horiei buruzko hausnarketa da erakusketa.

BEGIHANDI #14

EIDE Design Club

BEGIHANDI EIDE Design Club doako topaketa irekia da; bertan, diseinu nahiz sormeneko profesionalek eta enpresek bertaratutako jendearekin beren lan egiteko eta inspiratzeko dituzten erreferentziak partekatzen dituzte. Aho zabalik geratzeko eta diseinua zein sormena maite dutenekin bat egiteko une egokia.

Komunikazioko enpresa topaketa

Komunikazioaren sektoreko enpresen arteko topaketa. Joera berriak aztertuko dira, eta bertaratutakoen arteko networking batekin amaituko da.

Pizza Kutxan

UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean prestatutako diseinatzaileek beren lana erakutsiko dute.

Ezagutu ezazu UPV/EHUn ikasi duten Bilboko eta inguruko punta-puntako diseinatzaileen lana eta eraman ezazu etxera ekitaldirako eta haien lana gogoratzeko beren-beregi egindako sail mugatuko pieza bat.

TURISTOPIA

BRAIN FOOD. Joerak, diseinua eta turismo gastronomikoa

Turismoaren, gastronomiaren eta diseinuaren gaineko diziplina anitzeko topaketa, honako hauentzat: turismoko profesionalak, ostalariak, merkatariak eta inspirazio-dosi egoki bat jaso nahi duten profesionalak.

BBDW18 Closing Event

Bilbao Bizkaia D Week 2018ren amaiera-ekitaldia. Bizkaiko KSI (Kultura eta Sormen Industria) sektoreetan izandako zenbait arrakasta kasuren berri emango da, Biziago programako sariak banatuko dira eta BBDW18ren balantzea egingo.

* derrigorrezkoa da

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu erabiltzaile batek haren gune eta orrialdeetan zehar nabigatzen jarduten duenean. Webgunean erabiltzen diren cookiak web zerbitzari baten bidez nabigatzaile batera bidaltzen diren fitxategiak dira, erabiltzaileek webgunean izaten dituzten jarduerak erregistratzeko eta erabiltzaileari nabigazio azkarragoa eta pertsonalizatuagoa errazteko. Lege-Oharra eta Pribatutasun-Politika kontsultatu. Gehiago irakurri.

Onartu